1Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue. 2Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát. 3Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera. 4Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque. 5Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.) 6Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz. 7Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça. 8Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno. 9Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz. 10Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala. 11Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin. 12Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean. 13Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte. 14Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez. 15Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela: 16Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren. 17Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté. 18Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac. 19Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin. 20Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez. 21Ene Paulen escuazco salutationea. 22Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha. 23Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin. 24Ene charitatea çuequin gucioquin Iesus Christ Iaunean, Amen.