1Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela. 2Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena. 3Nic behinçát gorputzez absent beçala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present beçala, haur hala eguin duenaren, 4(Çuec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.) 5Halacoaren Satani liuratzera haraguiaren destructionetan, spiritua salbu dençát Iesus Iaunaren egunean. 6Çuen gloriatzea ezta ona: Eztaquiçue ecen altchagarri gutibatec orhe gucia altcha eraciten duela? 7Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ. 8Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz. 9Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin: 10Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki. 11Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen. 12Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen ? 13Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic.