1Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac. 2Othoitz eguiten drauçuet bada present niçatequeenean eznaicén hardit hardieça batez, ceinez deliberatzen baitut hardit içatera haraguiaren araura ebilten baguinade beçala estimatzen gaituzten batzutara. 3Ecen haraguian ebilten garelaric, ez gara haraguiaren araura bataillatzen: 4(Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.) 5Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara: 6Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, çuen obedientiá complitu datequeenean. 7Beguién aitzinean dituçuen gaucetara beha çaudete? baldin edoceinec bere baithan confidança badu Christena dela, aldiz pensa beça bere baithan, ecen hura Christena den beçala, halaber gu-ere Christenac garela. 8Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissançáz, cein Iaunac eman baitraucu çuen edificationetan, eta ez çuen destructionetan, eznaiz ahalqueturen: 9Irudi eztudançát epistolaz icitu nahi çaituztedala. 10Ecen epistolác (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentiá flaccu, eta hitza gaichto. 11Haur estima beça hainac, ecen nolaco baicara hitzez epistoletan absentián, halaco içanen garela presentian-ere eguinez. 12Ecen ezgara venturatzen gure buruén bardin eçartera edo comparatzera bere buruäc laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buruäc bere buruèquin neurtzen dituztela, eta bere buruäc bere buruèquin comparatzen dituztela. 13Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gaucéz: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara çuetarano-ere heldu içan garela. 14Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan: 15Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian. 16Hala non çuec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza deçadan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu içan çayón neurrian, erran nahi dut, gauça ia preparatuetan. 17Baina gloriatzen dena Iaunean gloria bedi. 18Ecen berac bere buruä preçatzen duena ezta approbatua, baina Iaunac preçatzen duena.