1Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue orain çuec baithan emaiten dudan defensá. 2(Eta ençun vkan çutenean ecen Hebraicoén lengoagez minço litzayela, hambat silentio handiago eguin ceçaten: eta erran ceçan,) 3Ni naiz guiçon Iudua, Tarse Ciliciacoan iayoa, baina hacia hiri hunetan berean Gamalielen oinetan, aitén Leguearen perfectionean instruitua, Iaincogana zelotaco nincela, egun çuec guciac-ere çareten beçala: 4Doctrina haur persecutatu vkan dudana heriorano, estecatuz eta presoindeguietara eçarriz hambat guiçonac nola emazteac: 5Sacrificadore subiranoa-ere testimonio dudan beçala, eta Ancianoén compainia gucia: are hetaric guthunac anayetara harturic, Damascerat ioaiten nincén, han ciradenac estecaturic Ierusalemera ekartera, puni litecençát. 6Eta guertha cedin bidean ioaiten eta Damascera hurbiltzen nincela egu-erdi irian, subitoqui cerutico chistmist ançoco argui handi batec ingura bainençan: 7Eta eror nendin lurrera, eta ençun neçan voz-bat, ciostala, Saul, Saul, cergatic ni persecutatzen nauc? 8Eta nic ihardets neçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran cieçadan, Ni nauc Iesus Nazareno hic persecutatzen duana. 9Eta enequin ciradenéc, arguia ikus ceçaten, eta icit citecen, baina enequin minço cenaren voza etzeçaten ençun. 10Orduan erran neçan, Cer eguinen dut Iauna? Eta Iaunac erran cieçadan, Iaiquiric oha Damascera, eta han erranen çaizquic, eguin ditzán ordenatu çaizquian gauça guciac. 11Eta ceren deus ezpainuen ikusten argui haren claretatearen causaz, enequin ciradenéz escutic eraman içanic Damascera ethor nendin. 12Gueroztic Ananias Leguearen araura Iaincoaren beldur cen guiçombat, han egoiten ciraden Iudu gucietaric testimoniage ona çuena, enegana ethor cedin. 13Eta ene aldean cegoela erran cieçadan, Saul anayé, recebi eçac ikustea. Eta nic ordu hartan berean harenganat beha neçan: 14Eta harc erran ceçan, Gure aitén Iaincoac elegitu au hi bere vorondatearen eçagutzeco eta Iustoaren ikusteco, eta haren ahotic vozaren ençuteco. 15Ecen testimonio içanen atzayo guiçon guciac baithara, ikussi eta ençun dituan gaucéz. 16Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic. 17Guero guertha cequidan, ni Ierusalemera bihurtu nincenean, eta templean othoitz eguiten nengoela transporta bainendin spirituz. 18Eta ikus baineçan ciostana, Lehiadi eta ilki adi fitetz Ierusalemetic, ecen eztié recebituren hic niçaz emanen drauean testimoniagea. 19Eta nic erran neçan, Iauna, hec baceaquié ecen ni presoindeguira eçarten ari nincela eta açotatzen nituela synagoga gucietan hi baithan sinhesten çutenac. 20Eta issurten cenean Esteben hire martyraren odola, ni-ere present ninduán, eta consentitzen nián haren hiltzean, eta beguiratzen nitián hura hiltzen çutenén arropác. 21Eta harc erran cieçadan, Habil: ecen nic Gentiletara vrrun igorriren aut. 22Eta ençuten çutén hura hitz hunetarano: orduan altcha ceçaten bere voza, erraiten çutela, Ken eçac lurretic horrelacoa: ecen eztuc raçoin hori vici den. 23Eta hec heyagoraz ceudela, eta bere arropác iharrosten eta airerat errhautsa iraizten çutela. 24Mana ceçan Capitainac hura fortaleçara eraman ledin, eta ordena ceçan açoteaz examina ledin, iaquin leçançát cer causagatic hala oihuz leuden haren contra. 25Bada hedéz estecatu çuten ondoan, erran cieçón aldean çayón Capitainari Paulec, Hauçu çarete Romaco den baten eta condemnatu eztenaren açotatzera? 26Eta haur ençun çuenean Centenerac ioanic Capitainagana, conta cieçón hari, cioela, Ikussac cer eguiteco duán: ecen guiçon haur Romaco burgés duc. 27Eta capitainac ethorriric harengana, erran cieçón, Erran ieçadac, eya hi Romaco burgés aicenez. Eta harc erran ceçan, Bay. 28Eta ihardets ceçan Capitainac, Nic somma handitan burgesia hori acquisitu diat. Eta Paulec dio, Eta ni iayo-ere burgés nauc. 29Bertan orduan retira citecen harenganic hura examinatu behar çutenac: eta Capitaina-ere beldur cedin, eçaguturic ecen Romaco burgés cela, eta ceren estecatu baitzuen. 30Eta biharamunean segura iaquin nahiz cer causagatic accusatzen licén Iuduéz, lacha ceçan estecaduretaric: eta mana ceçan, Sacrificadore principalac bil litecen, eta hayén conseillu gucia: eta ekarriric Paul presenta ceçan hayén aitzinean .